XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GIZABIDE USAIRIK ERE EZOrain, emen kontatuko duguna, egia da.
Ez da Zinema batean ikusia, ez izparringi batean erakurria edo ta ibillaldi batean, lagun batek ikusi ta kontatua, ez.
Orain eta emen, gure Euskalerriko erri batean, gertatua.
Ostatuak, askok beintzat, astean egun bat atsedenerako artzen dute.
Alare batzuek, atsedena artu bearrean, ateak itxita eduki bai baiñon barruan lanean jarduten dira; basoak garbitzen, ormak txukuntzen, kontabilidadea egunean jartzen edo ta beste milla komeri egiten.
Ostatu oietako jabe bat bere atsedenerako eguna zela ta, tabernako ate zikinduak garbitu eta pintatzeari eman zion.
Or ari zan gure gizona, brotxa eskuan artu eta, an igurtzi emen igurtzi, ate polit bat prestazen.
Atearen beko aldea margotzen ari zelarik, or agertu dira mutiko batzuk, oraingo mutiko
Oietako batek brageta ireki, atera bear zuena atera eta ostatuko jabeari, pisa egiten dio goitik beera.
Lenengo gauza: arridura, bigarrena: nazka eta irugarrena gerta daiteken gauzik normalena: eskutik brotxa erortzen utzi eta ukabillakin
Baiñan gorabera etzan or bukatu, mutiko
Poliziak etorri dira,
Poliziek artu eta komisaria eraman zuten zigor bat jartzeko asmoz.
Ori da gertaera eta bakoitzak atera dezala atera bear duen ondorena.
Nik nerea ba daukat eta esatera noa.
Langile bati burutik beera pisa egiten dion musikoak, ez du gizartean bizitzeko eskubideak.
Eta bizimodua gero ta okerrago ba-dago, ez dakit nungo urakin bedeinkatutako aingeru auek, ez dutela konponduko eta ez konpondu dezakeanari ere konpontzen utziko.
Passota batzuk omen dira.
Ofizio ori ikasteko akademiak non dauden jakitea ez litzake gauz txarra izango, ta ez da legalizazio goraberagaitik bakarrik, pertsonak izateko ikasketak eman bearrean, abere aundi batzuk ateratzeko ikasketak jasotzen dituztelako baizik.
Ta abereeri...